Gazteentzako lehiaketa baten antzezpenaren bidez termodinamikaren oinarrizko kontzeptuak modu erraz eta ulergarrian azaltzen dira, besteak beste: beroa, energia, entropia eta lana. Palomita bat egitearen adibidearen bidez termodinamikaren 0., 1. eta 2. printzipioak azaltzen dira. Kimika egunerokotasunean aurkitzen dugun zientzia dela erakutsi nahi da.



