Gune berdeak

GUNE BERDEAK gure hirietan gune naturalek duten garrantzia eta biztanlegoari eskaintzen dizkioten bizi kalitatearen hobekuntzak ikasteko animaziozko pieza laburra da. Haurren ikuspuntutik, beraien ahalduntzea indartuaz, ikasketa bidai batean eramango duen film labur bat da, non joko bat balitz moduan, beraiek gune berdeen onurak identifikatu, estimatu eta ikas ditzaten lortzeko sortua.

Hiriko gune berdeek osasun fisiko zein mentalean eragin positiboa dute. Izan ere, hiriko zeinbat faktore negatibo gutxitzeko ahalmena dute, hala nola, aire kutsadura, zarata edota hiriko bero-irlak. Gainera, ariketa fisikoa egitera bultzatzeaz gain, giza kohesio indartsuago bat sortu eta estresa gutxitzen du. Efektu modelo teoriko hau txikienek ere ulertzeko sortua da GUNE BERDEAK ikusentzunezkoa.

Hau jakinik, haurren ikuspuntutik abiatzen da GUNE BERDEAK, haurrek egunean zehar gehien maite duten momentu batetik, eguneko parke bisita. Eguneko momentu hontan, haurren ikuspuntua fisikoki nahiz emozionalki helduekin berdintzen duen experientzia bat ematen da, bere zirrara inoiz galdu gabe, txirristan behera joatea. Haur askorentzat egunareko momentu zirraragarrienetako bat izanik.

Honek haurraren identifikazio maila altua (eta arreta maila baliokidea) eskaintzen du, aldi berean haur bati heldu baten ikuspuntutik mundua ikusteko ahalmena ematen baitio, txirristaren goikaldetik. Bertatik dena ikusteko gai dira, aldi berean gauzak aldatzeko sentsazioa izanik. Txirrista haur batek egunero igotzen duen gailurra baita.

Gure bi protagonistek errealitate berbera biziko dute, batek gune berdeen onurekin, besteak, ordea, ez. Horrela, paper joko tradizional baten moduan, haurrei adierazteko konplexuak diren egoerak ulertarazi eta ikasteko aukera ematen zaie, hezitzaileak bideoa geratuz bi errealitate hauen ezberdintasunak identifikatuz.

Ikerketa zientifiko hutsetik urrunduaz, haur fabula txiki honen bidez, etxeko txikien ikaste gogoa suspertu eta jakintza partekatzen dituen proposamen bat da GUNE BERDEAK.

GUNE BERDEAK UNDO Animotion Donostiako animazio estudioaren ekoizpen bat da eta Biodonostia eta EHU/UPVko ikerlariekin egin da Kutxafundazioaren babesarekin.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*
*
Sitio web